"IKTen HELDUTASUN EREDUA", ZER DA? ZERTARAKO? NOLA LORTU MAILA?

ZER DA?

Ikastetxeen Teknologia-heldutasuneko Eredua (IKT eredua) zehazten da, euskal eskolen teknologia modernizatzeko planteamendu zabalago batera jotzeko, eta bultza egiteko irakaskuntzan metodologia aldatu dadin eta irakaste-, administrazio-, informazio eta komunikazio-prozesuak digitalizatu daitezen.

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta pribatuek lortu ahal izango dituzte IKT heldutasuneko ziurtagiriak.

 Irakaskuntza, administrazio eta komunikazioko prozesuak digitalizatzeko, zein mailatan erabili ikastetxeek teknologia-baliabideak, halako heldutasun-maila izango dute.

MAILAK

Ereduak hiru maila ditu. Maila horiek, apurka-apurka, areagotu egiten dute ikastetxeko prozesuen digitalizazio-maila eta irakasleek ikasgeletan IKT erabiltzeko duten inplikazioa.

Oinarrizko maila: «trebatzea eta erabiltzea»: maila honetan, irakasteko materialak eta administraziokoak digitalizatzen hasiko dira ikastetxeak. Ikastetxean eskura dauden baliabide informatikoak erabiliko dituzte irakasleek: IKT gelak, ikasgeletako ordenagailuak, arbel digitalak, multimedia proiektagailua, eta abar. Hezkuntza-komunitatearekin dituzten harremanetan aplikazio informatikoak erabiltzen hasiko dira, bai Sailak jarritakoak, bai ikastetxeak berak jarri dituen beste batzuk; hala ere, aldi batean, beste konponbide tradizional batzuetara jo ahal izango da.

Tarteko maila «ikasgelak digitalizatzea»: maila honetan, ahaleginak egingo dira ikasgeletan, eta IKTak erabiliko dira curriculumeko arloak lantzeko. Orokortu egingo da ikasgai guztietan IKTak eta bereziki Internet erabiltzea, eta ikasgeletan, berriz, teknologia-baliabideak izango dituzte, Internet egunero erabiltzeko. Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola-orduetatik
haratago doa; horrenbestez, hezkuntza-plataformen bidez (teleprestakuntza, blogak, intranet estranet, wikiak...), kanpokoei zabaltzen zaizkie ikasgelako ateak. Ikasleek eta familiek on line eskura ditzakete ikastetxeko informazio jakin batzuk edota ikasgaiei buruzkoak (esate baterako, ikastetxearen webgunean, taldearen webgunean, buletin elektronikoetan, blogetan eta abarretan begiratuta).

Maila aurreratua «ikastetxea birtualizatzea»: maila honetan, irakaskuntza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioko prozesu guztietan erabiliko dira IKTak. Ikastetxeak, bere proiektuaren barruan eta duen autonomia erabiliz, aurreikusi egingo du langile guztiek IKTak orokorrean erabiltzea, eta erabili ere aipatutako prozesu horietan guztietan. Ikastetxeak hezkuntzaplataforma
du, hezkuntza-komunitateko gainerako eragileekin etengabe eta noranzko bietan komunikatzeko


NOLA LORTU?




BALIABIDEAK?

- Berritzeguneko IKTen Ereduaren Mintegia eta Berritzeguneko IKTen aholkulariaren laguntza.

- Mailak lortzeko erizpideak TAULA hemen!

- Dekretua IKTen Heldutasun Eredua hemen!